XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Daiei konpainiak kargu bat eskaini zion estudioetan, baina Mizoguchiren benetako grina zinema egitea zen.

Venezian ezagutu zuen Cinemascope teknikak liluratuta zeukan eta Estatu Batuetara joan zen haren ezaugarriak ikastera.

Han zegoela, Vistavision izeneko sistema sortu zen, eta Mizoguchi entusiasmaturik itzuli zen Japoniara.

Daiei ekoiztetxeak koloretako film bat egitea proposatu zion, Yang Kwei-Fei enperadorea, baina Hong-Kongekin elkarkidetzan egin behar zuten lan.

Hori ez zen bere gustukoa, eta oso ankerra izan omen zen bere aginpean zeuden langileekin.

Ordurako leuzemia baten sintomak nabaritzen hasia zen.

Film historiko bat ere egin zuen gero, bere estilotik oso urrun zegoena.

Mizoguchiren azken lana izan zen, Akasen chitai (1956, Lotsaren kalea); ongi ezagutzen zuen giro batean kokatu zuen, prostituten auzoetan eta putetxeetan, eta izugarrizko arrakasta izan zuen zinema-aretoetan.

Gaixotasuna aurrera zihoan arren, beste proiektu batean murgildu zen, Osakako historia, baina gidoia idazten ari zirela ospitaleratu behar izan zuten.

1956ko abuztuaren 24an hil zen Kenji Mizoguchi, zineman hogeita hamahiru urteko ibilbidea egin ondoren.

Laurogeita bost film zuzendu zituen, baina haietatik hogeita hamaika baino ez zaizkigu iritsi.

Mizoguchik uste zuen zinema zuzendari batek ezin zuela balio handiko deus esan, adierazi beharreko guztia filmetan zegoela.

Hala ere, Antonio Santosek zinemagilearen hainbat esaldi eta iritzi jaso ditu bere libururako.

Kurosawaren ustez, Mizoguchik erraztasun handia zuen edozein eszena erreal egiteko.

Nosferatu aldizkariak, Mizoguchiri eskaini dion alean, zuzendariaren hainbat alderdi aztertzen ditu